

Programa

Zozketak
Ababorrera etortzeak saria du. Honako sari hauek zozketatuko ditugu bisitari guztien artean:
- 4 lagunentzako irteera bat Belaontzian, Navegavelaren eskutik, Europako itsas egunean egiteko, 2022ko maiatzak 20.
- Astebeteko Optimist-ikastaro bat 8-14 urte bitarteko haur batentzat, Hondarribiko Klub Nautikoaren eskutik.
- Raqueroan irtenaldi bat 4 lagunentzat, Hondarribiko Klub Nautikoaren eskutik
- Belaontzian 2 irteera Hendaiako Yatch Clubaren eskutik
- 5 pertsonako talde batentzat SUP irteera bat, Centre Nautique d’Hendaye ren eskutik
- Bidasoa jeitsiera Piraguan 4 pertsona heldurentzat (14 urte gorakoentzat) Santiagotarrak en eskutik.
- 3 egun erdiko arrantza irteerak Fishing Club Hendayais-ren eskutik
- Arrantza irteera bat CMHTren eskutik
- Paseoa Itsasontzian CMHTren eskutik
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikusi zozketaren oinarriak.
Haurrentzako tailerrak
11:30 - 14:00 eta 16:00 - 19:30
Larunbata eta igandea
Plastikoen itsaso bat: MURAL MARGOKETA
Gero eta gehiago dira itsasoan aurkitzen ditugun itsas zaborrak eta gero eta gehiago mikro plastiko bihurtzen diren plastikoak, itsas hondoan metatzen direnak itsas flora ezabatuz, baina gainera uretan flotatzen dute eta arrainek mikro plastikoak jaten dituzte, azkenean gure urdailean amaitzen direnak.
Haurrek hondartzan, inguruetan eta itsasoan dauden gauzak margotu ahal izango dituzte papelografoan
Hondartzan eta inguruetan dauden gauzak eta itsasoa margotuko dituzte, zaindu ahal izateko, eta gero Europako Ingurumen Agentziara bidaliko dute, txikienak kontzientziatzeko mezuarekin.
Horiek guztiak familian bela-irteera bat egiteko zozketan sartuko dira, zaborren eta itsasoaren egoera bertatik bertara egiaztatzeko.
11:30 - 15:00 eta 16:00 - 19:30
Larunbata eta igandea
500 POSTAL, KONTAKIZUN PARTEKATU BAT
ELKANO FUNDAZIOAk eskainitako erakusketa eta tailerra.Txile eta Euskal Herria elkarlaneko proiektu batekin elkartuta, belaunaldi berriei hitza emanez postaletan munduari bira bat emateko proiektu pilotu bat sortu da. Zatoz eta margotu zure postala!
16:30 - 18:30
Larunbata 2
Itsasoko plastikoak biziberritzen
Tailerraren helburua, itsasora irteeretan arrantzatutako eta kostaldean bildutako hondakin plastikoak artisauki birziklatzea da. Hau da hondakin izatetik elementu erabilgarri izatera pasatzea. Beraz, eskulanen bitartez plastikoak”Itxaropen tanta”-tan bilakatuko ditugu, ondoren partaideek etxera eraman ahal izango dituztelarik.”Itxaropen tanta” hauekin itsas hondakinen arazoak konponbidea duela transmititu nahi da.Tailer honen bidez, parte-hartzaileak hondakinen sorrerari buruz kontzientziatzea espero da “Zaborrik hoberena, sortzen ez dena” lema ezagutaraziz.