Ababorrek nota onarekin itxi du bere lehen edizioa

5.000 pertsonak baino gehiagok bisitatu dute Euskadiko lehen azoka nautikoa

Publikoaren % 20 frantziar jatorrikoa izan da

(Irun, 2022ko apirilaren 4a). Satisfakzio orokorra Ficobak bultzatutako Ababor azoka nautikoaren lehen edizio honen emaitza ondoen deskribatzen duten bi hitzak dira.

 

40 enpresa erakusketari baino gehiago eta asteburuan azoka bisitatu duten 5.000 pertsona baino gehiago pozik agertu dira. Enpresa erakusketariek helburuak bete dituzte, eta bisitariek, beren itxaropenak. Hala islatzen du egin diren inkesten azterketak. Datu gisa, nabarmentzekoa da bisitarien % 80k 4-5 puntu ematen dizkiola azokari, eta puntuaziorik altuena 5 dela. Harrera ona, Ababorren egiten diren 25 jarduera paraleloetara zabaltzen dena.

Halaber, ikuspegi komertzialetik deigarria da inkestan parte hartu duten pertsonen ia % 67k baieztatzea azokan izan diren enpresa erakusketariren batekin harremanetan jarriko direla erosketaren bat egiteko edo zerbitzuren bat kontratatzeko.

Ababorreko edizio berri bat berriz bisitatuko ote luketen galdetuta, % 86k baino gehiagok baietz erantzun du.

Egindako inkestek aukera ematen dute, halaber, jendearen iritzia jasotzeko, haien interesak zehatzago ezagutzeko eta datozen edizioetan haien itxaropenak betetzeko. Dirudienez, arrantza da bisitariek gehien aukeratzen duten eremuetako bat.

Asteburu honetan Ficobako pabilioietara hurbildu diren pertsonen jatorriari dagokionez, daturik azpimarragarriena Frantziako publikoaren aldetik jaso duen erantzun zabala da, % 20 baino gehiago izan baita. Datu horren arabera, Bidasoaz bestaldeko ikusle gehien erakartzen dituen Ficoban egindako azoketako bat da Ababor.

Ababorrek, beraz, helburu bikoitza bete du: erakusleiho komertziala izatea eta profesional, afizionatu eta publiko orokorrarentzako topagunea izatea. Beraz, baieztatu daiteke Ababor, Euskadiko lehen azoka nautikoa, geratzeko etorri dela eta datorren urtean beste edizio bat egingo duela.