Erakusketariak
Zergatik parte hartu Ababor en?
Ficoba erakusleiho pribilegiatua da. Euskal Kostaldeko eta Baiona-Donostia Eurohiriko leku estrategikoan kokatua, espazio moldakor eta eklektikoa da. Azpiegitura hori etengabe aldatzen da ekitaldi ugari hartzeko, 20 urte inguruko esperientzia duen profesional-talde batek ekitaldiak antolatzen ematen duen segurtasunarekin.
Gainera, bezeroari eskaintzen dizkion ekitaldien antolaketan 20 urte inguruko profesional-
talde baten balio erantsia dugu, une oro bere ekitaldiak antolatzeko solaskide profesional
bakarra eskainiz.
Sektoreak
Ababor bisitari ororentzako azoka da, eta aisialdiko nautikarekin eta uretako jarduerekin lotutako sektore guztiak erakarri nahi ditu, gero eta jende gehiagok eskura izan ditzan aisialdirako ontziak (berriak edota aukerakoak), turismoa eta uretako esperientziei lotutako zerbitzuak. Ababorren, halaber, itsasontzi bat erosi beharrik gabe nabigatzeko irtenbideak aurkeztuko dira, eta itsas jarduerez gozatzeko aukera eta leku desberdinak erakutsiko dira: itsas eta ibai-ontziak alokatzeko enpresak, ganbarak alokatzeko eskaintzak, bere kabuz joateko aukera ematen duten gurutzaldi-eskolak eta itsas aisiaren sektorean dauden zerbitzu ugariak.
-
Ontzi motordunak
-
Belaontziak
-
Paseo-arrantzako ontziak
-
Osagarriak, osagaiak eta elektronika
-
Motorrak
-
Atoiak
-
Turismo nautikoa
-
Charter nautikoak
-
Eskola nautikoak
-
Urpekaritza
-
Kanoak eta Kayakak
-
Pinturak
-
Portuak eta ekipamenduak
-
Aseguruak
-
Zerbitzu nautikoak
-
Erakundeak
-
Jantzi nautikoak
-
Arrantza
-
Uretako motorrak