
Nabigatzea gustatzen zaizu?

Ababor-en hirugarren edizioa, Euskadiko Nautikaren bienala, 2025ean ospatuko da.
Ababor azoka nautikoa erreferente bihurtu da nautika eta, oro har, sektorea maite dutenentzat.
eta 2025etik aurrera bi urtez behingo ekitaldi gisa ezarriko da, bere garapen-plana betez.
Lehen bi edizio arrakastatsuen ondoren, Ababor Euskadiko azoka garrantzitsu gisa sendotzea lortu du, 80 enpresa erakusketari baino gehiago erakarriz eta ia 10.000 bisitari jasoz.
Bisitari horien artean, % 80k 4 eta 5 puntu arteko kalifikazioak eman zizkion azokari (gehieneko puntuazioa 5 izan zen). Babes sendo hori Frantziako merkatuak erakutsitako interesarekin osatu da; izan ere, merkatu horretan nautikak berebiziko garrantzia du eta jarraitzaile ugari ditu. Bi edizioetan, bisitari frantsesen presentzia % 16-20koa izan zen.
Ababor azokaren hirugarren edizioa 2025eko lehen lauhilekoan egingo da, eta agindu du nautikako zaleak eta sektoreko profesionalak erakartzen jarraituko duela, eta Euskadiko eta Espainiako iparraldeko azoka nautiko nagusietako bat izango dela.