Euskadiko Kirol Portuak babestutako programa.

11:30

Ostirala martxoak 28
Segurtasuna aisialdiko ontzietan. Sorospen deiak

Kirolontzietatik alarma-seinale bat transmititzen denean aktibatzen diren mekanismoetara hurbilpena, bitarteko mobilizatuak, erantzun-jarduerak.

Itsas Salbamentua

Itsas Salbamendu eta Segurtasuneko Sozietatea, Itsas Salbamendua, Garraio eta Mugikortasun Jasangarriaren Ministerioari atxikitako enpresa-erakunde publikoa da, Merkataritzako Marinaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez. 1992an sortu zen Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko Legearen bidez, eta 1993an jarri zen martxan.

Misioa

Hiru jarduera-alderdi ditu: itsasoan giza bizitza babestea, itsasoko ingurumena babestea eta itsas trafikoaren jarraipena eta laguntza egitea. Horretarako, Espainiako administrazioei dagozkien edo beste administrazio batzuek dituzten baliabide guztiak koordinatzen ditu, itsas larrialdi batean erabil daitezkeenak.

Itsas Salbamenduko Koordinazio Zentroak

Itsasoan sor daitezkeen larrialdi guztiei erantzuteko (erreskateak, bilaketak, ebakuazio medikoak, atoiak, kutsaduraren aurkako borroka…) Itsas Salbamenduak itsas larrialdiei aurre egiteko giza baliabideak eta baliabide materialak koordinatzen ditu, kostalde osoan banatutako 20 Salbamendu Koordinazio Zentroetatik.

Giza taldea eta unitateak

Itsas Salbamenduak 1.500 profesional baino gehiago ditu, eta alerta iraunkorrean daude eguneko 24 orduetan, urteko 365 orduetan, itsasoko segurtasuna zaintzeko. Honako hauek osatzen dute Itsas Salbamenduko flota: 14 ontzik, Salvamares izeneko esku-hartze azkarreko 58 itsasontzik, 5 guardamarek, 3 hegazkinek, erreskate-helikopteroen 11 basek eta salbamenduko eta itsas kutsaduraren aurkako borrokarako 6 base estrategikok.

12:30

Ostirala martxoak 28
ITSAS ZAINTZA SAREA - Itsas eragileak Itsasoaren alde

Itsasoaren egoerak kezkatzen zaitu? Zure jarduera bertan garatzen duen erakundea zara? Hala bada, hau da zure lekua!

Agian ez dakizu nondik hasi eta horregatik Itsas Zaintza Sarea duzu bidelagun etorkizun jasangarriago baterantz elkar abiatzeko. Sarearen lanetik, itsas agente gisa duzun ezagutza balioan jarri nahi dugu itsasoaren zaintzan erreferentea den komunitate bat eraiki dezagun. Bat egiten duzu?

Itsas Zaintza Sarea

Itsas erakundeen sarea, itsasoaren defentsaren eta babesaren alde lan egiteko. Beren eginkizuna itsasoari buruz duten ezagutza balioestea da, beren defentsa eta babesaren alde lan egiteko.

16:00

Ostirala martxoak 28
“Mare Clausum. Norena da itsasoa?

Historiaren hasieratik hainbat zibilizazio eta borrokatu izan dira itsasbideen eta itsas baliabideen ustiapenaren gaineko nagusigoa eskuratzeko lehian. Euskal Herria, bere kokapen estrategikoarekin eta bere itsas tradizioarekin, mendeetan zehar eragile nabarmena izan da prozesu hauen garapenean. Mare Clausum: Norena da itsasoa? aldi baterako erakusketa oinarri hartuta, Euskal Itsas Museoko zuzendari zientifiko Xabier Alberdik Euskal Herriak itsas testuinguruan duen paper historiko eta garaikideari buruzko hitzaldia emango du.

Xabier Alberdi

Euskal Itsas Museoko Zuzendari Zientifikoa.

17:00

Ostirala martxoak 28
INGURUMEN JARDUNBIDE ONEN tailerra: Gure jarduera itsas zaintzarekin bat eginez

Bazenekien zure eguneroko jardueratik gure itsasoa babestu dezakezula? Itsas Zaintza Sareko eragileok argi daukagu eta horregatik gure ingurumen praktikak hobetzeko konpromisoa hartzen dugu. Zure plana hutsetik diseinatzeko edo honen jarraipena egiteko, ingurumen jardunbide egokien tailerrean parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Izan zaitez zure inguruko erreferentzia eta aldaketa inspiratu!

Itsas Zaintza Sarea

Itsas erakundeen sarea, itsasoaren defentsaren eta babesaren alde lan egiteko. Beren eginkizuna itsasoari buruz duten ezagutza balioestea da, beren defentsa eta babesaren alde lan egiteko.

18:00

Ostirala martxoak 28
Ez utzi zure segurtasuna zoriaren esku!

Efectos Navales Gorordo S.L.

Juan Gorordo Egaña

Efectos Navales Gorordo, 1972az geroztik egin dugun ibilbide oparoa erreferente bihurtu da Gipuzkoan. Gure lantaldeak badu aholkularitza pertsonalizatua eta zehatza eskaintzeko behar den esperientzia.
Gorordoko Itsas Efektuetan adituak gara kirol-ontzi eta profesionalentzako salbamenduan, segurtasunean eta ekipamenduan.
Jarri gurekin harremanetan, zure aukerarik onena gara.

18.30

Ostirala martxoak 28
Bitxikeriak belaontzi batean

Navegavela

Iratxe Elso

Navegavela SL bazkide fundatzailea, bezeroarekiko komunikazio- eta harreman-arduraduna eta ontziko ekintzak antolatzen dituena.

Ontzian Xehetasun guztiak garrantzitsuak dira. Berritzea eta harritzea gustatzen zait, zerbitzu bakoitzean zerbitzu desberdin bat eskainiz, gure talde eta bezeroen itxaropenak betetzen dituena, itsasontziko irudia eta segurtasuna zainduz.

Nire lana bezeroa fidelizatzea eta maitemintzea da, ontzian une pribatu, bakar eta esklusibo bat errepikatu eta goza dezan, dela talde txiki bat, bikote bat, lagun talde bat edo MICE talde handi bat.

19:00

Ostirala martxoak 28
Abentura kayakean

Glaziar baten frentetikan erortzen ziren urjauzi batzuen argazki batek piztu zuen Mikel eta lagunen ideia. Ahalko al dira ibaia horiek kayakean jeitsi? Eta zer egongo ote da horren gainean? Ideia horrek bi urteko esplorazioa ekarri zuen, ur bizietako kayaka lehen aldiz glaziarren gainera eraman duena.

Mikel Sarasola

10 urterekin hasi nintzen piraguan Atlético San Sebastián klubean, ur bizietako slalomeko modalitatea praktikatzen. Espainiako txapeldun izan nintzen junior zein senior mailatan eta espainiako selekzioko kide urte batzuetan.

 

Baina azkar nekatu nintzen mundu hortaz eta 24 urte nituela muturreko kayakean gehiago murgiltzen hasi nintzen, ibai eta abentura berrien bila. Segituan ohartu nintzen hori zela benetan asetzen ninduena, mundua ezagutu, abentura lagunekin partekatu eta ibai arriskutsu bezain ederretan barrena nabigatzea, zer topatuko dezun jakin gabe, esperientzia berrien bila. Horrela azken urteetan Patagonia, Pakistan, Groenlandia, Svalbard, Peru, Georgia edo Nepal bezalako tokietan kayakeatzeko aukera izan det.

 

Abentura horiek filmatzen hasi nintzen eta euren inguruan filma desberdinak egiten, eta horrek pasio berri bat hurbildu zidan, zinemagintzarena.

Caminos de Agua, The tears of Shiva edo Jötunn dira egindako filma esanguratsu batzuk. Beti ibai berrien bila eta bilaketa horrek ekartzen duen istoria kamara baten barruan gordeaz.”